|
Maiz entzuten dugu mundua oso askotarikoa dela; globalizazioa, kulturen arteko elkarbizitza eta antzeko gaiei buruz hitz egiten entzuten dugu jendea... baina zer da hori guztia? Nola nabaritzen dugu eguneroko bizitzan? Sekuentzia Didaktiko honetan lurrera jaitsiko ditugu kontzeptu horiek guztiak, eta gure bizitzatik gertuago dagoen esanahia emango diegu. Gauza jakina da gure gizartea hainbat kulturatako jendez osatuta dagoela, baina orain kultura horien zenbait gauza ezagutuko ditugu. Ziurrenik, elementu askok zure arreta deituko dute. |
KULTURAZerbait baloratu aurretik, lehenengo, existitzen dela eta zer den jakin behar dugu, eta, informazio horri esker, iritzia osatu ahal izango dugu. Goazen, beraz, kultura batzuk ikertzera. Baina, itxaron apur bat; norbaitek badaki zer den kultura? Ematen du eguneratu egin beharko garela gai honen inguruan. Gehienez 5 pertsonako taldeetan bilduta, erantzun honako galderei:
Erabil ezazue “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen informazioa. Idatzi erantzunak www.google.com/docs helbidean. Iraupena: ordu 1 HANGO ETA HEMENGO KULTURAKOrain badakigu zer den kultura, eta munduan kultura asko dagoela. Bakoitza bere herrialdeko kulturaren arauen arabera bizi da. Ezagutu ditzagun herrialde horietako batzuk eta horien kulturak. Jar zaitezte taldetan eta aukeratu ikertzeko herrialde hauetako bat. Ziurtatu zaitezte herrialde guztiak aukeratzen dituzuela; ez dugu nahi baten bat ikertu barik geratzea! Informazioa “Mikelen koadernoa”-n, “Auzoko berriak” komikiaren azkeneko atalean, eta “Baliabideak” ataleko loturetan aurkituko duzue. Ikerketa bakoitzean, egiaztatu elementu hauek jasotzen dituzuela:
Ikertzeko herrialde eta kulturak:
Bildutako informazioarekin, egin poster bat, “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen online erako aplikazioaren bitartez. Iraupena: 2 ordu KULTURAK PARTEKATZENPoster guztiak prest daudenean, gainerakoei erakutsi beharko dizkiezue. Zuen gelak blog-a baldin badauka, talde bakoitzak post-a jarri dezake; bertan, posterra egiteko prozesua, informaziorik garrantzitsuena eta egindako posterra agertuko dira. Posterra partekatzeko beste aukera bat inprimatzea izan daiteke, edo, bestela, posta elektronikoz bidaltzea, zabaldu dadin. Iraupena: 2 ordu HAUSNARKETA INDIBIDUALA200 hitz baino gutxiago erabiliz, kontatu ezazu beste herrialdeetako kulturen gainean ikasitakoa. Iraupena: ordu 1 |
Ataza hauek ebaluatuko dira:
Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:
|