ePrevencion
introduccion

Mundu honetan jende asko bizi da, eta pertsona bakoitza desberdina da besteetatik. Sortzen ditugun taldeek arauak eta ohiturak konpartitzen dituzte, baina ez dira beste talde batzuen arau eta ohitura berak. Interesgarria da jakitea zelan bizi diren munduko beste leku batzuetan. Alabaina, historian zehar, hori ez zaie batere dibertigarria iruditu pertsona batzuei, uste izan baitute euren bizimodua eta izaera zela onena, eta horiexek izan behar zutela eredu bakarrak.

Modu horretan gertatu ziren Holokaustoa, “apartheid”-a edo Ku Klux Klan bezalako taldeen sorrera. Sekuentzia Didaktiko honetan, aztertuko dugu zer gertatzen den pertsona-talde batek beste talde bat erasotzen duenean, zein arrazoi dituen horretarako, eta nola sustatu dezakegun errespetuan oinarritutako bizikidetza, pertsona guztien eskubideekin.

 

tareas

DESBERDINTASUNA DESAGERRARARIZ

Historian zehar gertatutako hainbat eta hainbat kasutan, pertsona-talde batek beste talde baten erasoa jaso izan du. Eta zergatik? Hori da lan honetan jorratuko duguna. Antzekotasunen bat izan zuten hiru kasutan zentratuko gara: pertsonen jazarpena eta desagerrarazte krudela da antzekotasun hori, hain zuzen ere.

Proposatzen dizkizuegun hiru gaietan, puntu komuna da pertsona-talde bat jazarria izan zela eta erasoak jasan zituela. Talde erasotzaileak esaten zuen arrazoiek erasoak justifikatzen zituztela, baina benetako arrazoiak gorrotoa, beldurra eta ezjakintasuna izan ziren.

Lan hau egiteko, 5 laguneko taldeak egin eta “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen informazioa bildu beharko duzue. Informazioa aukeratzen duzuenean, poster digital batean jarriko duzue, zuen ustez esanguratsuena dena ilustratzeko. “Baliabideak” atalean, posterra egiteko aplikazioa aurkitu ahal izango duzue.

Talde guztiek ez duzue gertakari bera landuko, eta, beraz, kontuan hartu beharko duzue gainerako ikaskideek zuek diseinatutako posterrari esker ezagutuko dutela zuen gaia. Ondorengo galderak orientazio gisa erabil ditzakezue, informazioa bilatzeko orduan: Zer da? Non eta noiz gertatu zen? Nortzuek osatzen zuten talde erasotzailea? Nortzuei egin zieten eraso? Zein arrazoi eman zuten hori egiteko? Nolako erasoa izan zen?

Taldeka, aukeratu ezazue ondoren agertzen den gaietako bat:

  • Holokaustoa
  • Ku Klux Klan
  • “Apartheid”-a

tiempo   Iraupena: ordu 1

KOPLA-BURUKOA

Hiztegiaren arabera, kopla-burukoa da “erru guztiak egozten zaizkion pertsona, beste pertsona batzuk aske gera daitezen”.

“Auzokide Berriak” komikiko egoeretako batean, errua modu bidegabean leporatzen zaio norbaiti. Lan honen bitartez, komikiaren orrialdeetan bilatu beharko da noiz gertatzen den hori. Adi aztertu nori leporatzen zaion errua, zergatik, eta zer gertatzen den horren ondorioz.

Nolakoa uste duzue izango litzatekeela istorioa, kopla-buruko hori aurkitu ez balute?

5 laguneko taldeetan, egin ezazue egoera mota hauek prebenitzeko egokientzat jotzen dituzuen jarrera eta portaeren zerrenda. Gero, asmatu ezazue beste amaiera bat, zuen zerrendako ezaugarriak eta jarrerak islatuta gera daitezen. Jarri amaiera berria online erako komiki batean.

“Baliabideak” atalean, “Auzokide Berriak” komikia formatu digitalean aurkituko duzue, bai eta zuen komikia egiteko online aplikazioa ere.

tiempo   Iraupena: 2 ordu

ZER GERTATZEN DA GAUR EGUN?

Joan den mendeko gertakari historiko esanguratsuetara hurbildu ostean (zeintzuetan ankerkeria osoz egin baitziren erasoak arraza, erlijio edo kultur taldeen aurka), ikus dezagun zein den gaur egungo egoera Europan, mota horretako jarrera eta portaera arrazista eta xenofoboei dagokienez.

Lan hori egiteko, 5 laguneko taldeak osatu beharko dituzue, eta proposatzen dizkizuegun herrialde europarretakoren bat aukeratu beharko duzue. “Baliabideak” atalean, gaur egungo egoera hobeto ulertzen lagunduko dizuen informazioa aurkituko duzue. Informaziorik esanguratsuena infografia digital batean jaso beharko duzue. “Baliabideak” atalean, proposatutako lana egiteko behar den informazioa duzue.

Hauek dira aukeratzeko dituzuen herrialdeak:

  • Grezia
  • Frantzia
  • Suitza
  • Espainia

tiempo   Iraupena: 2 ordu

HAUSNARKETA INDIBIDUALA

200 hitz baino gutxiagorekin, esan zer ikasi duzun egindako lanekin.

tiempo   Iraupena: ordu 1

 

recursos

Holokaustoa

www.ushmm.org/..   eu.wikipedia.org/..   hitlerschildren.es/..
clio.rediris.es/..        

Ku Klux Klan

eu.wikipedia.org/..   www.muyhistoria.es/...   www.history.com/..

"Apartheid"-a

eu.wikipedia.org/..   www.historiasiglo20.org/..   www.apartheidmuseum.org/..

KOPLA-BURUKOA

"Auzokide Berriak" komiki digitala   Komiki bat sortzeko online erako aplikazioa  

ZER GERTATZEN DA GAUR EGUN?

Herrialde guztiei buruzko informazioa   www.youtube.com/...   EAE inkesta
www.elcorreo.com/...        

Grezia

www.lavanguardia.com/...   www.trt.net.tr/...   losnuevosvecinos.net/..
losnuevosvecinos.net/..   losnuevosvecinos.net/..   losnuevosvecinos.net/..

Frantzia

losnuevosvecinos.net/..   losnuevosvecinos.net/..   losnuevosvecinos.net/..
www.hrw.org/...   www.rtve.es/..    

Suitza

www.diariodelviajero.com/..   www.swissinfo.ch/...   www.20minutos.es/..
www.lavanguardia.com/...        

Espainia

www.losnuevosvecinos.net/..   www.es.amnesty.org/..   eapn.es/...
www.mitramiss.gob.es/..        

 

Infografiarako aplikazioa   Infografiarako aplikazioa    
 

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako 1. dokumentua: poster digitala.
  • Taldekako 2. dokumentua: online erako komikia.
  • Taldekako 3. dokumentua: arrazismoak Europan duen egoerari buruzko infografia.
  • 1. dokumentu indibiduala: hausnarketa indibiduala.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Egindako hausnarketak.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Argumentazioen argitasuna.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.
  • Talde-lana.