ePrevencion
introduccion

Beste herrialde batzuetako jendea kaletik paseatzen ikusten dugunean edo beste herrialde batetik datorren norbait aurkezten digutenean, zaila da horrek dakarrena imajinatzea. Sekuentzia honetan, bizipen horretara hurbiltzen saiatuko gara.

Horretarako, beste herrialde batera doan pertsonaren larruan jarriko gara, migrazio-bidaia birtual baten bidez.

 

tareas

NORA JOANGO GARA?

Mugitu aurretik, zein herrialdetara joango garen pentsatu behar dugu. Bildu zaitezte 5 pertsonako taldeetan eta aukeratu zuen helmuga. Hauek dira aukeratzeko dituzuen herrialdeak:

  1. Argentina.
  2. AEB.
  3. Txina.
  4. Erresuma Batua.
  5. Namibia.

Askotan, jendea bertara joaten da helmugako herrialdea ezagutu barik. Baina zenbait zehaztasun jakiteko aukera emango dizuegu. “Baliabideak” atalean, leku bakoitza ezagutzeko behar duzuen informaziora eramango zaituzteten loturak aurkituko dituzue. Bildu beharrezkoa duzuen informazioa, laster herrialde horretara bizitzera zoaztela pentsatuta. Informazio-bilketa bukatu ostean, argi izan beharko duzue honakoa:

  1. Kokapen geografikoa.
  2. Hizkuntza.
  3. Moneta.
  4. Egungo gobernua.
  5. Demografia.
  6. Egungo immigrazio datuak.

tiempo    Iraupena: 2 ordu

BAGOAZ!

Heldu da joateko garaia. Talde bakoitzak 2.000 € izango ditu bidaia egiteko eta herrialdean finkatzeko. Kontuan izan herrialde bakoitzak berezko moneta eta hizkuntza dituela, eta administrazio-izapideak ez direla berberak.

Talde bakoitzean, bidaia-plana diseinatu beharko duzue, eta helmugako herrialdean bizi ahal izateko behar duzuen guztia antolatu. “Baliabideak” atalean aurkituko dituzuen loturak erabilita, honakoak nola egin dituzuen adierazi beharko duzue:

  • Garraioa.
  • Lege-izapideak, beharrezko dokumentuak.
  • Bizirauteko modua bilatzea: besteak beste, etxea eta lana bilatzea, eta arazo praktikoak, adibidez, zer egin gaixorik egotekotan (atal honetarako ez duzue informazio-loturarik; Interneten bilatu beharko duzue).

Txertatu informazio guztia aurkezpen batean, “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen aplikazio informatikoren bat erabiliz.

tiempo   Iraupena: 4 ordu

NOLAKOA IZAN ZEN ESPERIENTZIA ?

Talde bakoitzak bere bidaia egin du, eta hainbat oztopo gainditu behar izan ditu. Jaso itzazue oztopo horiek taldeko dokumentu batean.

Partekatu zuen esperientzia gainerakoekin, aurkezpena eta jasotako oztopoak erakutsiz. Aurkezpenak erakutsi ondoren, egin ezazue taldekako eztabaida txiki bat.

Taldekako eztabaidari ekiteko galderak:

  • Talderen batek jaso al du edukiren bat tokiko bizitzara egokitzeari buruz?
  • Nola uste duzue hartuko zintuzketela herrialde berrian?
  • Uste duzue kultura-oztoporik izango zenuketela? Eta arraza-arazorik?
  • Nola sentituko zinatekete bidaia gogorraren eta egindako lan handiaren ostean jendeak baztertuko bazintuzte?

tiempo   Iraupena: 2 ordu

 

recursos

NORA JOANGO GARA?

Argentina

eu.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...

AEB

eu.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...   magnet.xataka.com/...

Txina

eu.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...   datosmacro.expansion/...

Erresuma Batua

eu.wikipedia.org/...   es.wikipedia.org/...   datosmacro.expansion/...

Namibia

eu.wikipedia.org/...   datosmacro.expansion/...    

BAGOAZ!

Garraiorako

Bidaia egokiena bilatzeko konparazioak egitea ahalbidetzenduen
edozein webgune, adibidez,
  www.rumbo.es

Argentina

www.migraciones.gov.ar/...   www.empleo.gob.es/...    

AEB

www.spaniards.es/...   www.utilidad.com/...    

Txina

sobrechina.com/...   china.costasur.com/...    

Erresuma Batua

www.aemigrar.com/...   www.fromspaintouk.com/...   www.aemigrar.com/...

Namibia

www.ehow.com/...        

AURKEZPENAK EGITEKO ONLINE APLIKAZIOAK

www.prezi.com        

 

evaluacion

Ataza hauek ebaluatuko dira:

  • Taldekako 1. dokumentua: testu-dokumentua, bildutako informazioarekin.
  • Taldekako 2. dokumentua: Migrazio-prozesuaren aurkezpena.
  • Taldekako 3. dokumentua: oztopoei buruzko talde-hausnarketa.
  • Migrazioarekin lotutako zailtasunei buruzko talde-eztabaida.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Egindako hausnarketak.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Argumentazioen argitasuna.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.
  • Talde-lana.