|
Gizakion mugikortasuna ez da praktika berria. Izan ere, giza ezaugarririk antzinakoenetakoa gure nomadismoa izan da. Beti migratu izan da; batez ere, bizi-baldintza hobeen bila. Gaur egun ere, gauzak ez dira desberdinak. Prozesu hori ulertzea lehenengo urratsa da, gure gizarteak zelan aldatu diren ulertu ahal izateko eta migrazio-mugimenduek elkarbizitza aberasgarriagoa nola sorraraz dezaketen ikusi ahal izateko. |
0. jarduera – Ikasgelako blogaSekuentzia Didaktikoetan, kulturartekotasunari buruzko lanaren inguruko zenbait jarduera proposatzen dira. Sortzen diren dokumentu, bideo, komiki eta abarrak ikasgelako blogean jarriko dira. Hori dela eta, jarduerak egiten hasi aurretik, garrantzitsua da blog hau sortzea. Lehenengo eta behin, bloga sortzeko zein plataforma erabiliko duzuen erabaki beharko duzue. Ezagunenetako bi Blogger eta Wordpres dira. Bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, baina biak izango dira erabilgarriak zuen sarrerak jartzeko. NONDIK DATOZ AUZOKIDE BERRIAK?Historian zehar izandako migrazioak aztertuko ditugu, eta jendeak zergatik migratzen duen ulertzen ere saiatuko gara. Baina, hori baino lehen, ikus dezagun gai honekin erlazionatutako egoera baten adibidea, gure inguruko edozein auzotan gerta daitekeena. Istorioa ezagutzeko, irakurri “Auzokide berriak” komikiaren lehenengo 22 orrialdeak, eta erantzun ondorengo galderei, 4 edo 5 laguneko taldeetan:
Iraupena: 30 min MIGRAZIOA: FENOMENO HISTORIKOAMigrazioa ez da fenomeno modernoa. Gizateriaren historia migrazio-dinamiken bidez uler daiteke: herri osoen migrazio handiak, familien migrazioak, norbanakoenak… Nolakoa izango litzateke mundua gaur, inor ez balitz Afrikatik mugitu? Izan ere, zientzialarien arabera, gizateriaren jatorria Afrikan dago; gaur egun Afrika izenarekin ezagutzen dugun lekuan, alegia. Beharbada, ez zen inor biziko bertan? Gauzak nola izan ziren gogoratuko dugu, eta giza migrazioen historia berreraikiko dugu, historiaurretik hasita. Lan hori egiteko, 4 edo 5 laguneko taldeetan elkartuko zarete eta denboraren lerroa sortuko duzue. Bertan, migrazioek historian zehar izandako mugarri nagusiak jasoko dituzue. “Baliabideak” atalean, denboraren lerroa sortzeko tresna eta beharrezko informazioa ezagutzeko loturak aurkituko dituzue. Iraupena: ordu 1 GAUR EGUN, MIGRATZEKO DAUDEN ARRAZOIAKBeti gertatu izan den moduan, migrazioek bizi-bizirik jarraitzen dute gure garaian. Pertsona bakoitzak abentura berri bati ekiteko dituen arrazoien artean aniztasuna ere agertzen da. Abentura horien amaiera zein izango den aurreratzea, ordea, ezinezkoa da. Imajinatzen duzue zer ote den zuen oraingo bizilekua uztea, herrialde ezezagun batera bizitzera joateko? Zergatik daude erabaki hori hartzen duten hainbeste pertsona? Arrazoi nagusiak aztertuko ditugu. Elkartu zaitezte 4 edo 5 laguneko taldeetan eta aukeratu arrazoi-sorta bat, ondoren eskaintzen direnetatik. “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen informazioari esker, hobeto ezagutuko dituzue emigratzeko dauden arrazoiak:
Jasotako informazioarekin, poster bat sortu beharko duzue. Bertan, argi ikusi beharko da zein den aukeratutako arrazoi-sortaren egoera. Posterrak ilustratzeko, irudiak Flickr-en bila ditzakezue (bilatu Creative Commons lizentziaren bat duten argazkiak). Jarri posterrak ikasgelako blogean. Iraupena: ordu 1 HAUXE AUKERATZEN DUTModu indibidualean, idatz ezazue 200 hitz inguruko sarrera bat blogerako. Bertan, fenomenoa aztertu ostean aurkitu duzuen guztia jasoko duzue, bai eta migrazioari buruz duzuen iritzia ere. Iraupena: 30 min |
MIGRAZIOA: FENOMENO HISTORIKOAGAUR EGUN, MIGRATZEKO DAUDEN ARRAZOIAKOrokorra
Gatazka armatua
Ingurumen arloko hondamendiak
Arrazoi sozioekonomikoak
Arrazoi politikoak (jazarpen erlijiosoa, ideologikoa, politikoa…)
|
Lan hauek ebaluatuko dira:
Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:
|