|
Munduan, jendea badoa eta badator. Aireportu batera, autobus edo tren geltoki batera bagoaz, jende asko eta asko ikus dezakegu maletekin, munduan barna mugitzeko prest. Kasu batzuetan, oporrez gozatzeko da, eta, beste batzuetan, berriz, bizilekuz aldatuko den jendea da. Batzuetan, jendea bere herritik kilometro gutxira dagoen beste leku batera doa bizitzen, baina, beste zenbaitetan, kontinentez aldatzen da, jaioterria ez den oso hiri ezberdinetara bizitzen joateko. Zer gertatzen da leku berri horretara heltzen direnean? Zer iritzi du herrialde berriko jendeak eurei buruz? Askotan gertatzen da etorkinei buruz pentsatzen duguna ez datorrela bat errealitatearekin, baina, hala ere, horrela izango balitz bezala jarduten dugu. Horrela, bada, mitoak deritzogunak sortzen dira. Oraingo honetan, gure herriko etorkinen inguruan dauden mitoak aztertuko ditugu, errealitatea ezagutzeko. |
ZER ESATEN DA ETORKINEI BURUZ?Lan hau egiteko, 3 lan-talde sortuko dira. Lan-taldeetako bakoitzak ondoren proposatzen diren mitoetako bat aztertzeko ardura izango du:
Taldeetako bakoitzak mito hori ezeztatzeko beharrezkoa den informazioa bildu behar duzue. Hau da, errealitatearekin bat ez datorren esaldia arrazoitzen duen informazioa bilatu beharko duzue. “Baliabideak” atalean, beharrezko informazioa duten zenbait lotura aurkituko dituzue. Zuen iritziz garrantzitsuenak diren datuak atera, eta idatz itzazue testu batean https://docs.google.com/ erabiliz, taldeko pertsona guztiek dokumentu hori parteka dezazuen. Iraupena: Ordu 1 UMOREZ KONTATUInformazioa argi baldin baduzue, gainerakoei jakinarazteko unea heldu da. Nola egin dezakegu? Umorea komunikatzeko modu ona izaten da beti; erakargarria eta atsegina da, eta egoera latzak kontatzen laguntzen du. Lan proposamena umorezko zenbait bineta egitea izango da; bineta horiek mitoa erakutsi eta deuseztatuko dute. Lan hau egiten duzuenean, ohartuko zarete ez dela batere erraza. Horregatik, eta inspirazio modura, "Baliabideak” atalean marrazkilari ezagunen adibideak aurkituko dituzue, izan ere, euren lanak edukiz josita daude. Talde bakoitzak nahi beste bineta komiko egin ahal izango ditu. Egingo duzuenaren gaineko ideia daukazuenean, erabil ezazue "Baliabideak" atalean bineta komikoa sortzeko eskaintzen zaizuen aplikazioa. Iraupena: 2 ordu PARTEKATUDagoeneko badaukazue lana prest gainerakoei erakusteko. Bineta komikoak inprimatu ditzakezue edota posta elektronikoaren bitartez gainerakoei bidali, ikus ditzaten. Garrantzitsua da gainerako taldeen lana ikustea, izan ere, eurek landutako mitoen gainekoa erakutsiko dizute. Beste mitoen edukiari buruz zerbait ulertzen ez baduzue, eskatu talde horretako kideei azaltzeko. Iraupena: Ordu 1 HAUSNARKETA INDIBIDUALA200 hitz baino gutxiago erabiliz, kontatu ezazu etorkinekin erlazionatutako 3 mitoen gainean ikasitakoa. Iraupena: Ordu 1 |
ZER ESATEN DA ETORKINEI BURUZ?Gure lana kentzen digute!
Gure osasun sistemaz eta gizarte-laguntzez aprobetxatzen dira!
Gure ikastetxeetako hezkuntza maila jaisten dute!
UMOREZ KONTATU
|
Ataza hauek ebaluatuko dira:
Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:
|