Documento sin título
 
 
Es | Eu | En | twitter  
     
cabecera

 

Nor Gara?

Auzokide Berriak EDEXen ekimena da; hain zuzen ere, EDEX irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu, independente eta profesionala da, eta 40 urteko esperientzia du sektorean. Erakundearen helburua haur eta nerabeen garapen positiboa sustatzea da Espainian eta Latinoamerikan.

Honako hauek dira gure erakundearen ezaugarri nabarmenenak:

  • Gure egitekoa: gizarte-arazoei irtenbide hezitzaileak ematea.
  • Gure ikuspuntua: bizitzarako trebetasunei lotutako prestakuntza.
  • Gure indarguneak: programak diseinatu, prestatu eta aplikatzea, ahalegin berezia eginez drogamenpekotasunen prebentzioan eta herritartasunerako hezkuntzan.

Esparru hauetan egin ditugun ekimenetako batzuk:

Solas egiteko Ipuinak: 6-7 urte bitarteko neska-mutikoen artean ohitura osasungarriak eta bizitzarako trebetasunak sustatzeko proposamen didaktikoa.

 

Bizitzaren Abentura: 8-11 urte bitarteko neska-mutikoen artean bizimodu osasungarriak sustatzeko ekimen hezitzailea.

Elkarbizitzen ikasten: 8-11 urte bitarteko neska-mutikoen kulturarteko hezkuntzarako estrategia.

Pantaila Lagunak: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu osasungarri eta seguruan sustatzeko eta haur zein nerabeen artean herritartasun digital erantzulea bultzatzeko ekimena.

Hordago! Drogen erronkari aurre egitea: 12-16 urte bitarteko nerabeen artean drogamenpekotasunak prebenitzeko programa.

Discover: giza gaitasunen sustapenean, autoestimuaren garapenean eta bizitzarako trebetasunetan oinarritutako hezkuntza-proposamen integrala, 5 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutakoa.

Ekin diezaiogun berriro… Proposamen multibertsala: Tresna hezitzaile bat, 14 eta 15 urteko nerabeekin hitz egiteko pertsona guztiek desberdinak izateko duten eskubideari buruz, eta horrela, murrizten laguntzeko indarkeria (homofobia, xenofobia, indarkeria kirolean, eskola-jazarpena, emakumearen aurkako indarkeria, etab.)  eguneroko bizitzan, migrazioaren arrazoiak eta pertsona migratzaileen inplikazio emozionala eta soziala.

 

 

 


Logo Gobierno Vasco Logo EDEX  



Icono

ZER DA?
NOR GARA?

IRAKASLEAK

IKASLEAK
FAMILIA
AZKEN ALBISTEAK

 
eBook