Documento sin título
 
 
Es | Eu | En | Fr | twitter  
   
cabecera

 

Noticias
Euskal hezkuntzak


Fecha: Diciembre 31, 2011 | Fuente: Irekia

Euskal hezkuntzak "Elkarbizitzarako Hezkuntza aldeko Konpromisoa" izenpentzen du

Agiri horrek ?etorkizuneko belaunaldiak askatasunean eta giza eskubideekiko begirune zorrotzean heztea ? du helburu.

Euskadin ireki den aldi berrian, euskal hezkuntza-sistemak gaur “elkarbizitzarako hezkuntzaren aldeko konpromisoaizenpetu du. Agiri horrek “etorkizuneko belaunaldiak askatasunean eta giza eskubideekiko begirune zorrotzean heztea “ du helburu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Isabel Celaá, zeremonia maistra gisa ari izan da eta testua irakurri du, geroago sinatzaileei, unibertsitate eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako hogei bat instituziotako ordezkariei, sailburuari berari barne, hitza emateko.

“Konpromiso hau izenpetu izana Euskadirentzat oso albiste ona da, elkarbizitza osatzen duten elementuak dituelako. Hezkuntza-sistema osatzen dugun eragile guztion aniztasun eta autonomiarekiko begirunetik aurrera egiten duen elkarbizitza hain zuzen ere “, baloratu du, izenpetzearen ondoren, Isabel Celaák. “Honako hau bakearen ikasturtea izango zela esan genuen eta bete egin da. Pozik egon gaitezke, Euskal hezkuntza garai berriko zirkunstantziek eskatzen duten mailan egon da eta “, erantsi du sailburuak.

“Azpimarragarria da gainera, adostasunak, zeharkakotasunak eta pluraltasunak egin dutela posible Carlton-eko konprimisoa, gaur euskal Hezkuntza-sistemaren eragile guztiek izenpetu duguna ”, amaitu du.

http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/8662-euskal-hezkuntzak-elkarbizitzarako-hezkuntza-aldeko-konpromisoa-izenpentzen

 

 

 


Logo Gobierno Vasco Portugalete  

Logo EDEX



Icono

¿QUÉ ES?
¿QUIÉNES SOMOS?

PROFESORADO

ALUMNADO
FAMILIA
ACTUALIDAD

 
eBook