ZER DIRA COOKIEAK?
Webguneko zerbitzariek bisitarien edo erabiltzaileen inguruko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dituzten tresnak dira. Zenbait zerbitzarik nabigatzen ari zaren bitartean instalatzen duten testu-fitxategi bat besterik ez da, eta, besteak beste, honako informazio hau ezagutzeko aukera ematen du: nondik sartu den, konexio-denbora, zer gailutik sartu den (finkoa edo mugikorra), zer sistema eragile eta zer nabigatzaile erabili diren, zeintzuk diren gehien bisitatutako orriak, zenbat klik egin diren eta erabiltzaileak Interneten duen jokabideari buruzko datuak. Erabiltzailearen izena eta abizena ezagutzeko aukera ematen duen erreferentziarik ez dute ematen, eta ezin dute disko gogorreko daturik irakurri, ez eta ekipamenduetan birusik txertatu ere. Era berean, ezin ditu beste zerbitzari batzuetatik erabiltzailearen disko gogorrean ezarritako cookieak irakurri.
ZERGATIK DIRA GARRANTZITSUAK COOKIEAK?
Cookieak aktibatu gabe daudenean ere sar daiteke webgunera, baina horiek desaktibatzeak berorren funtzionamendu zuzena eragotz dezake. Ikuspegi teknikotik, webguneek arinago eta erabiltzaileen lehentasunetara egokituta funtzionatzeko aukera ematen dute cookieek; esate baterako, erabilitako hizkuntza eta herrialdeko moneta gordetzen dute, edo sartzeko gailua detektatzen dute. Webgunearen edo erabiltzaileen aurkako ziberrerasoak saihesten edo galarazten dituzten babes eta segurtasun mailak ezartzen dituzte. Baliabideen kudeatzaileei jasotako datu estatistikoak ezagutzeko aukera ematen diete, beren zerbitzuen kalitatea eta esperientzia hobetzeko. Erabiltzaileei erakusten diegun publizitatea optimizatzeko balio dute, haien interesetara gehien egokitzen den publizitatea eskainiz.
COOKIEAK ERABILTZEKO BAIMENA
Webgunean, Cookieen Abisua ageri da; erabiltzaileak edo bisitariak onartu egin badu, berariaz baimena ematen du cookieak erabiltzeko, ondoren adierazitakoaren arabera.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookie guztiei uko egiteko edo cookie bakoitza hartzean pantailan abisu bat jasotzeko, eta cookie hori bere disko gogorrean instalatzea edo ez instalatzea erabakitzeko.
NABIGATZAILEAREN KONFIGURAZIOA
EDEX FUNDAZIOAK erabiltzaileei gogorarazten die cookieak erabiltzeak horiek onartzea ekar dezakeela, horiek erabilitako nabigatzailea instalatzerakoan edo eguneratzerakoan.
Onarpen hori baliogabetu egin daiteke, bertan eskuragarri dauden edukien eta pribatutasunaren konfigurazio-baldintzen bitartez. Euren nabigatzailearen laguntza kontsultatzea edota nabigatzaile nagusien laguntzarako web-orrialdeetara sartzea gomendatzen die titularrak erabiltzaileei: Firefox, Internet Explorer, Safari, Chrome.
Emandako baimena nola atzera bota dezakezun jakin nahi baduzu edo cookieak ezabatzeko prozedurari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, edota Cookieen Politikari buruzko galderaren bat egin nahi baduzu, titularrarekin harremanetan jar zaitezke honako posta elektronikoko helbide honetara idatziz, eta gaiaren atalean “Cookieen Politika” adieraziz: edex@edex.es
WEBGUNEAN ERABILTZEN DIREN COOKIE MOTAK
Webgunean nabigatzen duen erabiltzaileak titularrak zuzenean txertatutako cookieak aurki ditzake, edota titularra ez den beste erakunde batzuek txertatutakoak, ondorengo ataletan xehatutakoaren arabera:
- Saioko cookieak: erabiltzaileak orria uzten duenean edo nabigatzeari uzten dionean ezabatzen dira, hau da, webgunea bisitatzen ari garen denbora horretan soilik daude aktibatuta, eta, beraz, saioa uztean, gure ordenagailutik ezabatu egiten dira.
- Cookie iraunkorrak: zer helburutarako ziren kontuan hartuta, helburu hori betetzen denean ezabatzen dira, edota eskuz ere ezaba daitezke; ezabatze-data dute, eta normalean sarean erosteko prozesuetan, pertsonalizazioetan eta erregistroetan erabiltzen dira, pasahitza behin eta berriro ez jartzeko.
Cookieak bidaltzen diren ekipamendua edo domeinua kudeatzen duen eta datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, cookie propioak eta hirugarrenen cookieak bereiz ditzakegu.
- Cookie propioak: erabiltzailearen ordenagailura bidaltzen diren cookieak dira, eta geuk soilik kudeatzen ditugu, webguneak hobeto funtzionatzeko. Biltzen dugun informazioa gure zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzaile gisa zure esperientzia hobetzeko erabiltzen dugu.
- Hirugarrenen cookieak: erabiltzailea gure webguneko edukiekin interakzioan ari denean, hirugarrenen cookieak ere ezar daitezke (adibidez, sare sozialetako botoiak sakatzean edo webgune batzuetan dauden bideoak ikustean). Gure webgunekoa ez den beste domeinu batek ezarritakoak dira. Aipatutako webgune horietan nabigatzen duzunean, ezin dugu beste gune batzuetako cookieetan gordeta dituzten datuetara sartu.
Web-atari honetan nabigatzeak mota honetako cookieak instala daitezkeela esan nahi du:
ERRENDIMENDUZKOAK
Cookie hauek zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta gure webguneen funtzionamendua optimizatzeko erabiltzen dira. Zerbitzuen konfigurazioak gordetzen dituzte, bisitatzen gaituzun bakoitzean berriro konfiguratu beharrik izan ez dezazun.
- Bideo- eta soinu-erreproduzitzaileen bolumenaren doikuntza.
- Bideoen transmisiorako abiadura optimoak.
- Sareko salerosketetan, “Erosketa-organ” egindako erosketa gordetzen du.
GEOLOKALIZAZIOKOAK
Cookie hauek ordenagailuaren edo gailuaren geolokalizazio-datuak gordetzeko erabiltzen dira, eduki eta zerbitzu egokiak eskaintzeko.
- Herrialdera, hirira, hizkuntzara eta abarretara doitutako edukiak.
ERREGISTROKOAK
Erregistro-cookieak erregistratzen zarenean edota gure web-atarietako baten saioa hasten duzunean sortzen dira.
- Baimenduta jarrai dezakezu nabigatzailea itxi arren; horrela, itzultzen zarenean, identifikatuta jarraituko duzu, baldin eta deskonektatzen edo saioa ixten ez baduzu.
- Gure web-atarietako zenbait gunetara sartzeko, adibidez, lehiaketa batean parte hartzeko.
ANALITIKOAK
Cookie hauek gure web-atarietan izan duzun nabigazio-esperientziari buruzko informazioa biltzen dute, guztiz modu anonimoan.
- Bisitarien kopurua zenbatu dezakegu.
- Erabiltzaileak bisita errepikatzen duen jakin dezakegu.
- Nabigazioa eta zerbitzua hobetzen lagun diezaguke informazio horrek.
PUBLIZITATEKOAK
Cookie hauek erabiltzaile anonimo bakoitzari web-atarietan erakutsitako iragarkiei buruzko informazioa biltzen dute.
- Publizitatea egokitzea erabiltzailea konektatuta dagoen gailu motara.
- Hirugarrenek kudeatutako iragarkiak eskaintzea; denbora errealean erakutsiko dira orrialdean.