Documento sin título
 
 
Es | Eu | En | twitter  
     
cabecera

 

 

Ikasleak | Komikia

Los Nuevos Vecinos

  Laburpena

Zurea bezalako edozein hiritako auzo batean, jende guztia harmonian bizi da. Nolanahi ere, bereizkeria eta bazterketa mehatxuka ari dira azpian. Errakuntza baten ondorioz, bereizkeriarako zenbait jarrera azaltzen dira, eta elkarbizitza baketsua jartzen dute arriskupean.

Batzuek gatazka areagotzen dute, eta beste batzuek, ordea, elkarbizitzaren alde lan egiten dute.

Ekaitz handia oso lagungarria izango da gauzak argiago ikusteko...


Los Nuevos Vecinos

Protagonistak

Mikel: Mikel oso mutil alaia da, eta oso gustuko du marraztea. Hain zuzen ere, komiki-marrazkilaria izan nahi du nagusitan. Jatea oso gogoko duenez, behar baino pisu gehixeago du. Perun jaio zen, eta, txikitan, bere gaur egungo familiak adoptatu zuen. Josuren anaia da, eta, sarritan eztabaidatzen badute ere, oso lagun onak dira.

Josu: Josuk oso gustuko du irakurtzea eta txangoak egitea. Nagusitan, arkeologoa izan nahi du, Indiana Jonesen antzera. Ikasle ona da, eta, ahal duenean, Mikel anaiari laguntzen dio etxerako lanak egiten. Izan ere, Josu Mikel adoptatu eta handik gutxira jaio zenez, adin berekoak dira ia-ia.

Dani: Nerearen neba eta Mikelen lagun onena da. Oso gustuko du kirola egitea eta argazkiak ateratzea. Hortz handiak dituen arren, bost axola dio. Lagun-taldeko beste adiskide bat den Elenarekin dago maiteminduta.

Nerea: Nerea itsua da, baina hori ez da oztopo gustuko daukana egiteko; esate baterako, gitarra jotzea, liburu gogokoenak irakurtzea eta adiskideekin mendira joatea. Juan Montero auzokide berrietako batek gitarra-klaseak ematen dizkio. Nagusitan, abokatua izan nahi du. Batzuetan, agintzaile samarra da, baina oso ideia onak izan ohi ditu.

Elena: Elena kolonbiarra da. Medellíndik hona etorri zen familiarekin. Beraren lagun onena Nerea da. Nagusitan, hegazkinetako pilotua izan nahi du. Mikelek bezala, oso gustuko du marraztea. Berak ere oso gogoko du Dani.

Los Nuevos Vecinos

 

 

 


Logo Gobierno Vasco Logo EDEX  



Icono

ZER DA?
NOR GARA?

IRAKASLEAK

IKASLEAK
FAMILIA
AZKEN ALBISTEAK

 
eBook